XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bainan, zerbeit traba kausiturik, uztailean egitekoa zen bilkura gibelatu behar izan zuten, eta beraz buruilaren 16-ean bildu ziren zazpi probintzietarik hogoi eta hameka eskualdun.

Huna, orduko Eskualduna astekariaren arabera eta Zaldubik berak salaturik, jaun horrien izenak: Baionatik, Laphurditik edo Bachenabarretik ethorriak: Zalduby bera, bere iloba aphezarekin, Darricarrère kapitaina eta bertze aintzindari bat Lassalle deithua, Pierre Broussain Hazpandar mirikua, Hiriart-Urruty eta Landerretche aphezak, Juvénal-Martyr eskoletako frailea, Léon Hiriart Baiona hiriko liburutegi-zaina, Dourisboure eta Guilbeau mirikuak, Arbelbide kalonjea eta Durruthy Itsasuko erretora.

Ziberotik aldiz: Hatan apheza, Sallaberry Mauleko notaria, eta, gure oraiko eskualzale lagun ona, Albert Constantin Atharraztar jaun mirikua.

Goiko Nafarrak igorriak zituen Arturo Campionekin: Aranzadi, Goiburu eta Ithurralde'tar Suit jaunak; Gipuzkoak: Domingo Agirre Zumayako apheza, Ramon Artola Donostiarra eta Serapio Mugika Ondarrabikoa; Bizkaitik ethorriak ziren: Aranagoiri'tar bi anaiak Luis eta Sabin, Albizuri Bermeokoa, Arrese'tar Beitia Otchandianokoa, Arrospide, Grijalba, Zabala Bilbotarrak, eta, berrikitan galdu dugun aphez jakintsuna, Eskualzaindiaren eta Eskualzale guzien nausia R. M. Azkue.

Dozena bat jaun bazen oraino bertzalde, ezin ethorriz egonak zirenak, bainan bertzek eginak ontzat hartuko zituztela gaztiatu zutenak.

Erran behar da zenbeit urthe hotan Eskuarari eta Eskual ohidurer hasia zela mundua ohartzen, eta berrikitan zendua zan Ant. d'Abbadie'ek erain hazia sortzen, hazten eta fruitu emaiten zela abiatua: hirur urthe lehenago, Donibane Lohizunen egin ziren batzarre edo biltzarre (1) Fampecirc;tes de la Tradition Basque 15 ou 22 aoampucirc;t 1897 Saint Jean de Luz handiak eskualdun khartsu zenbeitek oraino gogoan zerabiltzkaten.

Hots! eskualdungoak urhats handi bat bazuen eginik.